Tratamenduak:

- FBKEa

Feed-Back Konpentsatzaile Energetikoa (FBKEa)

 

Oso leuna eta sakona den terapia bat da. Ez da berez TCSa, baina teknika honetan egiten den moduan, gorputz eta emozio mailan oso lan fina egiten da, terapeutaren eskuen bitartez eskuratzen dena.

 

Blokeatutako atalek (traumatismo, estres edo jarrera ezkor batek eraginda…) geldiune energetikoak sortzen dituzte eta aurpegi-ehunak dituen tentsioetan ere agertzen dira.

 

Terapeutak gorputzaren tentsio-puntuak entzuten ditu eta mugimendu eta presio finak egiten ditu kongestioa dagoen ataletan. Atal hauek erreakzionatzen dute, erresistentzia  azalduz. Orduan erresistentzia honi erantzuna eman behar zaio… -delakoa feed-back izenez dei genezake- erresistentzia puntua desagertarazi arte.

 

Tentsioak askatzen direnean lehenago kontrakzioa eusteko erabiltzen zen energia ere askatzen da.

www.maiteromero.com