Emil Voodder`ek 1932an garatutako teknika da.
Emil Voodder`ek garatu zuen metodoan ez bezala, Haritza Terapia Energetikoak`en drainatze-teknika osorik oinetan aplikatzen dugu.
Linfa sistema toxinak (digestioan jatorria duten gantzak, zain-bidetik absorba ez daitezkenak) kanporatzeko eta immunologia-sistema bere onean eusteko arduraduna da.
Hau horrela izanda, linfa drainatzearen helburua linfaren zirkulazioa eragitea da, hondakin-gaiez nahiz germen kaltegarriez geldi edo ase ez dadin.
Linfa drainatzea besteak beste, honako gaixotasun hauek duten pazienteentzako aproposa da: linfa eragozpenak, ebakuntza ondoko minak, alergiak, arnasa-bideen gaixotasunak (errinitisa, sinusitisa…), hiperaktibitatea (umeengan bereziki), immunologia-sistema ahulduta, gernu-debekua, txiza gutxi egitea, zelulitisa, gehiegizko minberatasuna, lo-eragozpenak, laugarren hilabete osteko haurdunak (ildasken aurrezaintza, zango nekatuen lasaitzea), traumatismoak, gihar-uzkurdurak, aknea, etb...