Facebook  Facebook  Facebook
T. 605 759 635

Terapia energetikoak

Medikuntza energetikoak gizakia makrokosmos baten parte den mikrokosmostzat jotzen du. Horrela, unibertsoan energia-fluxua zehazten duten hastapenak beraiek ere giza-sistema energetikoan aplikatu behar dira.

 

Inguratzen gaituen denak bibrazio bat igortzen du. Bizitza eta izatearen pultsu bezalakoa da. Ez dago unibertsoan premisa honi ihes egiten dionik.

 

Izan ere, begi-bistan dagoen denak, nahiz ikusgai, nahiz ikusezina, bibrazio bat igortzen du; altuagoa, fin eta ukiezinagoa den heinean; baxuagoa, dentso eta materialagoa den heinean. Landareek, animaliek, objektuek, etb.ek… beren frekuentzia dute…

Gizakiok ere gure frekuentzia igortzen dugu. Frekuentzia hau alda daiteke gorputzaren atal batean dugun geldiune energetikoa edo honen ezaren mailaren arabera.

 

Unibertsoa oreka dinamikoan dago, hau da, etengabeko aldaketan, espantsio-kontrakzioaren arteko polaritateetan.

 

Indar hauen oreka gure pentsamendu, emozio edo sentimenduetan dagoen neurrian, energia jarioko da gure gorputz fisikotik, askatasun osoz eta maila guztietan osasun onez gozatuko gara.

Hala ere, oreka eta armonia hausten direnean (estres, dieta desegokia, jarrera ezkorra eta beste kontrako faktoreak) geldiuneak agertzen hasten dira. Blokeatutako atalean denboraren poderioz geldiune energetikoak agertzen dira, azkenik gaixotasuna sortzen dutenak.

 

Hotza, beroa, hezetasuna eta lehortasuna energiak dira (bakoitzak bere bibrazioa du). Energia hauek, bai inguratzen gaituen giroan, bai gure gorputz barrenean daude.

Hauetako energia bat (hotza, beroa, hezetasuna edo lehortasuna) gure organismoan sartzen denean, honek duen defentsa-sistemarekin defendatzeko kapaz ez den moduan, desoreka bat sortzen da. Desoreka hau zenbait trastorno edota gaixotasunen arduraduna da.

 

Orduan gorputzak berak kanpoko estimulu bat behar du, bere defentsa-sistema berrezartzeko edo berraktibatzeko.

www.maiteromero.com