Jarraian elikagaiak dituzten taula batzuk erakutsiko ditut, urtaroen arabera sailkatuta, kontutan hartuz badirela orekatzen duten elikagaiak eta desorekatzen duten beste batzuk.
Gure dietan dauden elikagai “desorekatzaile”en abusua edota orekatzen duten besteen eza etorkizunean gure osasun-eragozpenen ataria izan daitezke.
UDABERRIA
-Elementua: Egurra
-Organoak: Gibela eta behazun-xixkua
GIBELA GOGORTZEN DUTEN ELIKAGAIAK
Gatza, frijituak, laberatuak (opilak, galleta integralak…), hestebeteak, gazta onduak.
GIBELA ERLAXATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
BARAZKIAK: orburua, txikoria, kardua, porrua, apioa, tipulina eta tipulatxa.
FRUTAK: aranak eta urtarokoak.
ZEREALAK: garia, gari ernetua.
LEKALEAK: ilarrak (udaberrirako lekalerik onena da).
ALGAK: Wakamea.
EDARIAK: hiru urteko tea, limoirekin.
UDA
-Elementua: Sua
-Organoak: Bihotza eta heste meharra
OREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
BARAZKIAK: txikoria, kardua, eskarola, orburuak, alberjinia (ez jan hotz garenean), zerbak, borraja, espinakak, tomatea, kuiatxoa, piperra.
FRUTAK: meloia eta abrikota.
ZEREALAK: artoa (freskagarriena da).
LEKALEAK: baba (dudarik gabe udarako lekalerik bikainena).
ALGAK: agar-agarra, noria, aramea.
ARRAINAK: izokina.
EDARIAK: malta, txikoria, kardaberaren tea.
DESOREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
Txorizoa, haragia, gazta onduak, egoskiak labean eta plantxan, frijituak, gatza eta txokolatea.
FRUTAK: ez jan landaketa tropikalak direnak (papaiak, mangoak, aguakateak, txirimoiak, bananak, datilak).
EDARIAK: kafea.
UDAZKENA
-Elementua: Metala
-Organoak: Birika eta heste lodia
OREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
BARAZKIAK: sustraiak direnak: arbiak, errefauak, azenarioak.
FRUTAK: udarea eta mertxika.
ZEREALAK: arroza.
LEKALEAK: dilistak.
ALGAK: hizikia, aramea.
ARRAINAK: sardinak.
EDARIAK: lotus tea.
DESOREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
Arrautzak, hestebeteak, gazta gogorrak, haragi erreak.
BIRIKA DESOREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK:
(Gantzak biriken etsaiak dira, albeoloak ixten dituztelako, oxigenoa xurgatzeko duten gaitasuna gutxituz).
Esneak eta esnekiek birikaren gaixotasunak iraunarazten dituzte.
Azukre finduak biriketako isuria areagotzen du.
Ez abusatu likido gehiegikeriaz.
NEGUA
-Elementua: Ura
-Organoak: giltzurruna eta maskuria
OREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
BARAZKIAK: sustraiak direnak: arbiak, errefauak, azenarioak.
FRUTAK: gaztaina.
ZEREALAK: gari sarrazenoa (ez da zereala baina antzeko efektuak ditu).
LEKALEAK: babarrunak, azukia.
ALGAK: konbua, aramea.
ARRAINAK: zamoa.
EDARIAK:hiru urteko tea, tamarirekin.
DESOREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK
Hotz hartzen direnak edo hozten dutenak.
Azukrea, honek duen desmineralizazio efektuarengatik giltzurruna atakatzen du. Hozten duen elikagaitzat jotzen da.
FRUTAK: ez jan landaketa tropikalak direnak (papaiak, mangoak, aguakateak, txirimoiak, bananak, datilak).
ESNEKIAK: giltzurruna nekatzen dute.
Kafea, animalien erraiak eta haragiak, garagardo-legamia.
LUR ELEMENTUA (Urtaro bakoitzeko 18 egun)
-Organoak: Urdaila, barea eta area
Lur elementuaren egunak:
Apirilaren 28tik maiatzaren 15era
Uztailaren 29tik abuztuaren 15era
Urriaren 30etik azaroaren 15era
Urtarrilaren 27tik otsailaren 13ra
Gure elikadura egun hauetan hurrengo elikagaiez sendotzeak indar terapeutiko handia dakar.
LUR ELEMENTUAN OREKATZEN DUTEN ELIKAGAIAK:
BARAZKIAK: Tipulak, baratxuriak, kuiak, azak, azaloreak eta brokoliak
FRUTAK: Sagar gozoa, eguzkitan lehortutako frutak: mahaspasak…
ZEREALAK: artatxikia.
LEKALEAK: txitxirioak.
ALGAK: Aramea.
ARRAINAK: meroa.
EDARIAK: hiru urteko tea, muztioa.